· Castellano   · Kontaktua   · Gunearen Mapa   
  
zaldibar


Situacion01_b Zaldibarko Elizatea Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra.
Iparraldean Mallabia eta Ermua, Hegoaldean Elorrio, Sortaldean Eibar eta Elgeta, eta Sartaldean Berriz.
Ondo komunikatuta dago: N-634 errepidea bertatik igarotzen denez, Eibar, Ermua eta Durangora joateko autobus ugari dago. Gainera, Bilbo Donostiarekin lotzen duen trena ere bertatik pasatzen da.
Udalerriak honako auzune hauek biltzen ditu herribarruaren inguruan: Sallabente (60 biztanle) eta Olarreaga (8 biztanle) herribarrutik 8 kmra; Goierri (62 biztanle), Aranguren (21 biztanle) eta Gazaga (44 biztanle).

Sartaldetik Zalduerreka igarotzen da, Ibaizabalen adarra dena eta sortaldetik Ego, Debaren adarra. Sartaldeko ibarrean, Zalduerrekara euren urak isurtzen dituzten errekatxoak hauek dira: Solozabal, Agirresakona, Aranguren, Gatika, Urizar eta Garrais; eta sortaldeko ibarrean, Ego errekan, Bekoerreketa, Aixolaerreka eta Iburerreka.

situacion02_b situacion03_b situacion04_b
situacion05_b situacion06_b
Zaldibar zirkoaren forma hartzen duten mendiz inguratuta dago, pasabide estua uzten dute herriaren sartaldeko sarreran eta bertatik pasatzen dira 634 errepidea, Bilbo-Behobia autopista eta trena. Gipuzkoarako irteera Areitiko mendatetik egiten da, baina trenak eta autopistak lurpetik zeharkatzen dute mendate hori. Inguru aldapatsua izan arren, mendi tontorrik altuena Santamañezar (Ganguren, 675m) deritzona da eta hegosartaldean dago.

Ekonomia-arloa. Metalaren arloko industria da nagusi gaur egun eta lantegi askok atzerrian saltzen du bere produktua. Honako hauek dira aipagarrienak: burdinolak, metalezko irarpenak, makina-erremintak, ehiza-eskopetak, giltzak, umeentzako kotxeak, autoentzako industria laguntzailea eta aroztegiak.

Merkataritzan eguneroko bizitzako premiei aurre egiteko zerbitzuak eskaintzen dituzte bertako dendariek: janaria, opariak, loreak, altzariak, aseguruak, loteria eta abar. Banketxea, postetxea, botika ere badaude.

Arbolazaintzak ere garrantzi handia dauka. Bada mende bat baino gehiago arlo hori jorratzen hasi zela eta ospe handia hartu du. Hainbat baserritarrek landareak eta zuhaitzak hazten dihardute. Basoen %90 egurra egiteko aproposa da, berezko aberastasunaren seinale.

Baratzezaintzan diharduen beste zenbait baserri ere ezin aipatu barik utzi. Ortuan hartzen dituzten produktuak herrian ez ezik, Eibar, Durango eta Bilboko merkatuetan ere saltzen dituzte. Larreak, berriz, ez dira hain ugariak, abere gutxi daudelako.

Urtea Bizt.1900.. 6701940.. 13901980.. 3220
1746.. 2611910.. 7511950.. 16451986.. 3308
1810.. 5341920.. 8221960.. 19851996.. 3050
1860.. 6551930.. 12601970.. 27082000.. 2917


Bizilagun gehienak Ibaizabal ibarraren beherengo aldeetan, industria inguruan, bizi da, eta gainontzekoak, berriz, baserri inguruan sakabanatuta. Zaldibarren bertan, hau da, herribarruan, biztanleen %90 bizi da.
Euskera Saila
Herritarren Zerbitzuak
Festak
Tramiteak
Zaldibar Ezagutu
Agenda
Zaldibar

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional

BizkaiBusera joan EuskoTrenera joan Bizkaiko Foru Aldundira joan Eusko Jaurlaritzara joan Bizkaiko Aldizkari Ofizialera joan Haurreskola