|
|
| Zaldua (orain Zaldibar) Durango Merinaldeko elizatea dugu eta Gipuzkoa dauka mugatzat. |
| Zaldibarko dorre zaharraren ugazabek gizaldiz gizaldi agindu zuten herri honetan. Tradizioak dioenez, Sancho
Abarkak hamar urte eman zituen giltzapeturik jatorri horretako gazteluan. Zaldibarko Juan eta Vicente, XV. mende bukaeran Kanpoko Maisu eta Zacatecasko
Konpainiaren Eskola sortu zutenak, dorretxe horretan jaio ziren. |
|
1383an Pedro Ruiz de Zaldibar izan zen San Andres Elizako jagolea eta 1415ean, berriz, Fernando de Zaldibar. Era berean,
Mallabia eta Iurretako jagoleak ere baziren, Juan I.aren eta Errege Katolikoen aginduz egindako ikerketetan azaltzen denez. San Andres Eliza XIII.
mendean eraiki zen Zalduegin eta hiru mende geroago handiagotu. 1766ko urtarrilean aldare-aurrea erre egin zen oinaztarriak jota, eta sortaldeko |
|
|
zatia berriro eraiki behar izan zuten eta 1778an, ostera, kanpandorrea. Onuradun bik jagoten zuten eliza XVIII. mendearen azkenetan; erregeak
aurkezten zituzten onuradunak eta berari zegozkion, gainera, orduko eliztarren kopurua osotzen zuten hirurogeita lau etxek ordaindu behar zituzten
hamarrenak. |
| Bizilagunak elizateko lau auzoetan (Zaldua, Gazaga, Goierri eta Eitzaga) sakabanatuta bizi ziren; auzuneok
ordezkari bat zeukaten, zazpigarren zenbakia eta botoa zeukana Gerediagako Batzarretan. |
 |
Elizateko barrutian, Mallabia eta Santa Marinako basoetatik behera datozen errekatxoek dakarren urak eraginda, hainbat errota zeuden.
Fruitu-arbola ugari zituen ibar aberatsa ureztatzen zuten errekatxo horiek.Elmendo eta Elanzigua mendietan gaztaina, pago haritz, platano
eta urkiz jositako basoak zeuden, baita ganaduarentzako bazka ederrak ere. |
|
| Aparteko garrantzia dauka Zaldibar deritzon orra-iturriak; haren ondoan, XIX. mendean bainuetxea eta ostatua
eraiki ziren. Jose Mª de Munibe y Aranguren jaunak, Peñafloridako XI. Kondeak, urgaziak hartu eta 1846an Zaldibarko bainuetxea egin zuen. Urgazi
horiek gogoan galtzen diren egunetatik erabili izan dira, hainbat gaixotasun sendatzeko indarra zeukatelako. Urak hain gora handikoak izanik,
bainuetxearekin bete-betean asmatu zuten, jende asko eta famakoa etortzen zelako bertara; hain zuzen “Madril txiki” deitzen zioten Zaldibarri.
Premiak eraginda, sortzailearen oinordekoak, Jose Mª de Gortázar jaunak, bainu sendagarrientzako etxea eta Parkeko Hotel ederra eraikitzeko erabakia
hartu zuen. Orduko sasoian (1882) bainuetxea eta ostatuak egiteko zeuden joera moderno guztietatik edanez moldatu zituen bata zein bestea. |
| Baina medikuntzak aurrera egin ahala, bainuetxeak itzaliz joan ziren eta hainbatek –Eskoriatza, Elorrio eta Santa
Agedakoek, besteak beste- ateak itxi behar izan zituzten. Zaldibarko bainuetxeak ere, garai bateko edertasuna galduta, beste horrenbeste egin behar
izan zuen 1922an. Urte horretan Bizkaiko Foru Aldundiak erosi zuen eta handiagotu eta konponketa-lanak egin ondoren, |
 |
| Ospitale Psikiatrikoa izateko
prestatuta gelditu zen. 1985ean Osakidetzak hartu zuen Ospitalea, eta haren ardurapean dago gaur egun. |
| · Zaldibarko Bainuetxeak |
|
|