Euskarazko eredua da horretarako aukerarik aproposena, eredu horretan euskaraz zein gaztelaniaz behar den bezala hitz egin eta idazteko gaitasuna eskuratuko duelako. Elebitasuna da gizarteratzeko giltzarri nagusietakoa, bai bertoko jendearentzat, bai eta beste herrialde batetik hona etorri direnentzat ere. Seme-alabak euskaraz eta gaztelaniaz erraz ulertu eta mintzatzea kultur aberastasun handia da eta, aberastasun horri esker, gaurko umeek zabalik izango dute atea bihar-etziko gizartean aiseago moldatzeko.
Artxiboa deskargatu