Aldeak eta distantziak gero eta txikiagoak diren gure gizarte honetan, beste herrialde batzuetatik etorritako zure moduko zaldibartar asko daukagu, zorionez.
Zure egoera kontuan hartuta, Zaldibarko Udalak, Euskara sailak eta Durangoko Amankomunazgoko Gizarte Ongizate sailarekin elkarlanean, ikastaro batzuk antolatu ditu gure kultura errealitatea, ohiturak eta hizkuntza ezagutu ditzazun, Euskal Herrian ofizialak diren bi hizkuntzetako baten.
Hau dena interesgarria gertatuko zaizula uste dugu, horrexegatik, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Ikastaroa 60 ordukoa da, urtarrilaren 23an hasi eta martxoaren 28an amaituko da. Goian aipatutako gaiak landuko dira astelehen, astearte eta asteazkenetan.