Berdinasunerako udal zerbitzua

Zaldibar Elizateko Udala

Diputazio plaza, 1 – 48250 ZALDIBAR
Berdintasun zerbitzua/Emakumearen arloa: 946 827 016
Udala- faxa: 946 827 952
Udalaren telefonoa: 946 827 811
Emakumearen arloa, helbide elektronikoa: angela@zaldibar.org
Berdintasun Zerbitzua, helbide elektronikoa: berdintasuna@zaldibar.org

Zaldibar Elizateko Udaleko Emakumearen Arloaren barruan dago Berdintasun Zerbitzua. Zereginik behinena: emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea udalerrian. 2009an ekin genion Berdintasun Zerbitzuari.

Zerbitzu hori MURGIBE Berdintasun Aholkularitzaren ardurapean dago; enpresa horretako berdintasun teknikari batek astean ordu batzuk sartzen ditu Emakume eta Gizonen arteko berdintasun arloan Udalari aholkularitza teknikoa eskaintzen.

Nor da Berdintasun zerbitzuaren hartzaile?

  • Zaldibar Elizateko Udala eta udal zerbitzuak
  • Zaldibar Elizateko herritarrak
  • Emakume eta Gizonen arteko berdintasunean Udalarekin elkarlanean aritu gura duten herriko elkarteak.
  • Beste udal batzuk, Durangoko Amankomunazgokoak izan edo izan barik ere, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna sustatzeko ekimen, ekintza edo ideietan gurekin elkarlanean aritu gura dutenak.

Berdintasun zerbitzuaren zereginak:

  • Emakume eta gizonen arteko berdintasun arloan laguntza teknikoa eskaintzea, batez ere, berdintasun alorreko eta genero-indarkeriaren aurkako araudia egokitzeko eta udalerri, eskualde zein erkidegoan dauden baliabideei buruzko zalantzak argitzeko.
  • Zaldibar Elizateko Emakume eta Gizonen arteko 2010-2013ko I. Berdintasun Plana egin eta ezartzeko laguntza teknikoa arlo guztietan. Horretarako, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun arloko urteko kudeaketa plana diseinatu, planifikatu eta beteko da.
  • Udalaren kudeaketaren barruan, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun arloko Ohitura Onak bultzatzea: berdintasun arloko ekintzak zein bestelako arlo edo udal planekin elkarlanean sortu litezkeenak.
  • Zaldibarren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna bultzatzen diharduten elkarteei laguntza eskaintzea ekintzak diseinatu eta bideratzerakoan. Era berean, Berdintasun teknikaria arduratuko da hitzaldiak zein ikastaroak emateaz edota bultzatzeaz.
  • Zaldibarko herritarren ekarpenak batzea: emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko sentsibilizazio, kontzientziazio, prestakuntza eta zabalkunderako ekimenak. Arreta berezia eskainiko zaie erantzukidetasunari eta udalerriko emakumeen partaidetza soziopolitikoari, baita genero-indarkeriari aurrea hartzeko neurriei ere.

Nora jo behar dut galderarik edo ekarpenik egin gura izanez gero?

Telefono interesgarriak

  • Larrialdiak: 112 SOS DEIAK
  • Ertzaintza Durango: 94 466 93 00
  • Genero-indarkeriaren edota sexu erasoen Biktimei Laguntzeko 24 orduko telefono-arreta zerbitzua doan: 900 840 111. 016ra deituz gero, zerbitzu horrekin jarriko zaituzte.
  • Emakumeentzako Aholkularitza Juridikoa eta Laguntza Psikologikoa. Durangoko Amankomunazgoak eskaintzen die laguntza psikologiko eta juridikoa Amankomunazgoko emakumeei.
    Hitzordua eskatzeko:
    • Laguntza psikologikoa: 946 20 04 92
    • Aholkularitza juridikoa: 946 20 04 92
    Biktimei Laguntzeko Zerbitzua (Bizkaia):
    • Bilbo: 944 016 487
    • Ordutegia: Astelehenetik barikura 8:30-15:00 / Arratsaldez martitzen eta barikuetan: 16:30-19:00
      Uztaila eta abuztua: Astelehenetik barikura (8.00 – 15:00)

Orrialde interesgarriak

  • Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
    Donostia kalea
    01010 Gasteiz- Vitoria
    Tfnoa: 945 018 789
    Ertzilla kalea, 4-1.solairua
    48009 Bilbo
    Tfnoa: 946 075 650
  • Emakumearen Euskal Institutua - Emakunde: www.emakunde.es
    Manuel Iradier kalea, 36.
    01005 Gasteiz- Vitoria
    Tfnoa: 945 01 67 00
    Faxa: 945 01 67 00
  • Estatuko Berdintasun Ministerioa: www.migualdad.es
  • Estatuko Emakumearen Institutua: www.migualdad.es/mujer/index.htm
  • Arartekoa: www.ararteko.net
    Prado, 9
    01005 Gasteiz- Vitoria
    Telefonoa: 901 640 900
    Faxa: 945 135 102
Emakunde
BerdinSarea