Kokaera geografikoa

Zaldibarko paisaia 01

Zaldibarko Elizatea Bizkaiaren eta Gipuzkoaren arteko mugan dago, Durangotik 7 kilometrora eta Eibartik 9ra.

Iparraldean Mallabia eta Ermua, Hegoaldean Elorrio, Sortaldean Eibar eta Elgeta, eta Sartaldean Berriz.

Ondo komunikatuta dago: N-634 errepidea bertatik igarotzen denez, Eibar, Ermua eta Durangora joateko autobus ugari dago. Gainera, Bilbo Donostiarekin lotzen duen trena ere bertatik pasatzen da.

Udalerriak honako auzune hauek biltzen ditu herribarruaren inguruan: Sallabente (60 biztanle) eta Olarreaga (8 biztanle) herribarrutik 8 kmra; Goierri (62 biztanle), Aranguren (21 biztanle) eta Gazaga (44 biztanle).Sartaldetik Zalduerreka igarotzen da, Ibaizabalen adarra dena eta sortaldetik Ego, Debaren adarra. Sartaldeko ibarrean, Zalduerrekara euren urak isurtzen dituzten errekatxoak hauek dira: Solozabal, Agirresakona, Aranguren, Gatika, Urizar eta Garrais; eta sortaldeko ibarrean, Ego errekan, Bekoerreketa, Aixolaerreka eta Iburerreka.

Zaldibar zirkoaren forma hartzen duten mendiz inguratuta dago, pasabide estua uzten dute herriaren sartaldeko sarreran eta bertatik pasatzen dira 634 errepidea, Bilbo-Behobia autopista eta trena. Gipuzkoarako irteera Areitiko mendatetik egiten da, baina trenak eta autopistak lurpetik zeharkatzen dute mendate hori. Inguru aldapatsua izan arren, mendi tontorrik altuena Santamañezar (Ganguren, 675m) deritzona da eta hegosartaldean dago.

Zaldibarko paisaia 02 Zaldibarko paisaia 03Ekonomia-arloa.

Metalaren arloko industria da nagusi gaur egun eta lantegi askok atzerrian saltzen du bere produktua. Honako hauek dira aipagarrienak: burdinolak, metalezko irarpenak, makina-erremintak, ehiza-eskopetak, giltzak, umeentzako kotxeak, autoentzako industria laguntzailea eta aroztegiak.

Zaldibarko paisaia 05Zaldibarko paisaia 04

Merkataritzan eguneroko bizitzako premiei aurre egiteko zerbitzuak eskaintzen dituzte bertako dendariek: janaria, opariak, loreak, altzariak, aseguruak, loteria eta abar. Banketxea, postetxea, botika ere badaude.

Arbolazaintzak ere garrantzi handia dauka. Bada mende bat baino gehiago arlo hori jorratzen hasi zela eta ospe handia hartu du. Hainbat baserritarrek landareak eta zuhaitzak hazten dihardute. Basoen %90 egurra egiteko aproposa da, berezko aberastasunaren seinale.

Baratzezaintzan diharduen beste zenbait baserri ere ezin aipatu barik utzi. Ortuan hartzen dituzten produktuak herrian ez ezik, Eibar, Durango eta Bilboko merkatuetan ere saltzen dituzte. Larreak, berriz, ez dira hain ugariak, abere gutxi daudelako.

Zaldibarko biztanleria
Urtea Bizt. 1900..670 1940..1390 1980..3220
1746..261 1910..751 1950..1645 1986..3308
1810..534 1920..822 1960..1985 1996..3050
1860..655 1930..1260 1970..2708 2000...2917

Bizilagun gehienak Ibaizabal ibarraren beherengo aldeetan, industria inguruan, bizi da, eta gainontzekoak, berriz, baserri inguruan sakabanatuta. Zaldibarren bertan, hau da, herribarruan, biztanleen %90 bizi da.

Euskadi, Goza ezazu
Eustat