Ibilbide Labur (P.R) honek Zaldibar eta Elorrio herriak basa-bide eder baten bitartez lotzen ditu. Modu errezean, Zaldibarko Goierri auzoraino heldu, Aixola utegiaren gainetik pasa eta baso sail zabalak zeharkatuz Elorrioko Santruan ermitaraino helduko gara, Elorrioko Berrio auzoan Elgetara doan errepidearen alboan.
Gainera beste aukera bat ere eskeintzen digu bide honek. PR-BI 73.1 aukera eta bidean jarraitu ezkero Zaldibarko basoetan murgildu eta Urizarreta auzoko San Lorentzo ermitaraino helduko gara.
Informazio gehiago