· Castellano   · Kontaktua   · Gunearen Mapa   
  
zaldibar

ZALDIBAR ELIZATEKO UDALA BERDINTASUNERAKO UDAL ZERBITZUA

Zaldibar Elizateko Udala
Diputazio plaza, 1 – 48250 ZALDIBAR
Berdintasun zerbitzua/Emakumearen arloa: 946 827 016
Udala- faxa: 946 827 952
Udalaren telefonoa: 946 827 811
Emakumearen arloa, helbide elektronikoa: angela@zaldibar.org
Berdintasun Zerbitzua, helbide elektronikoa: berdintasuna@zaldibar.org

Zaldibar Elizateko Udaleko Emakumearen Arloaren barruan dago Berdintasun Zerbitzua. Zereginik behinena: emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea udalerrian. 2009an ekin genion Berdintasun Zerbitzuari.

Zerbitzu hori MURGIBE Berdintasun Aholkularitzaren ardurapean dago; enpresa horretako berdintasun teknikari batek astean ordu batzuk sartzen ditu Emakume eta Gizonen arteko berdintasun arloan Udalari aholkularitza teknikoa eskaintzen.

Nor da Berdintasun zerbitzuaren hartzaile?
- Zaldibar Elizateko Udala eta udal zerbitzuak
- Zaldibar Elizateko herritarrak
- Emakume eta Gizonen arteko berdintasunean Udalarekin elkarlanean aritu gura duten herriko elkarteak.
- Beste udal batzuk, Durangoko Amankomunazgokoak izan edo izan barik ere, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna sustatzeko ekimen, ekintza edo ideietan gurekin elkarlanean aritu gura dutenak.

Berdintasun zerbitzuaren zereginak:
- Emakume eta gizonen arteko berdintasun arloan laguntza teknikoa eskaintzea, batez ere, berdintasun alorreko eta genero-indarkeriaren aurkako araudia egokitzeko eta udalerri, eskualde zein erkidegoan dauden baliabideei buruzko zalantzak argitzeko.
- Zaldibar Elizateko Emakume eta Gizonen arteko 2010-2013ko I. Berdintasun Plana egin eta ezartzeko laguntza teknikoa arlo guztietan. Horretarako, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun arloko urteko kudeaketa plana diseinatu, planifikatu eta beteko da.
- Udalaren kudeaketaren barruan, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun arloko Ohitura Onak bultzatzea: berdintasun arloko ekintzak zein bestelako arlo edo udal planekin elkarlanean sortu litezkeenak.
- Zaldibarren Emakume eta Gizonen arteko Berdintasuna bultzatzen diharduten elkarteei laguntza eskaintzea ekintzak diseinatu eta bideratzerakoan. Era berean, Berdintasun teknikaria arduratuko da hitzaldiak zein ikastaroak emateaz edota bultzatzeaz.
- Zaldibarko herritarren ekarpenak batzea: emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko sentsibilizazio, kontzientziazio, prestakuntza eta zabalkunderako ekimenak. Arreta berezia eskainiko zaie erantzukidetasunari eta udalerriko emakumeen partaidetza soziopolitikoari, baita genero-indarkeriari aurrea hartzeko neurriei ere.

Nora jo behar dut galderarik edo ekarpenik egin gura izanez gero?
- Udaletxera:
    - Ángela Liquete: Arlo horretako idazkaria. 946 827 016. Udalaren ordutegia.
    - Arantxa Núñez: Berdintasun teknikaria. Astelehenak: 9:30 – 14:30. Telefonoa: 946 827 811
    - Helbide elektronikoa: berdintasuna@zaldibar.org

Telefono interesgarriak
- Larrialdiak: 112 SOS DEIAK
- Ertzaintza Durango: 94 466 93 00
- Genero-indarkeriaren edota sexu erasoen Biktimei Laguntzeko 24 orduko telefono-arreta zerbitzua doan: 900 840 111. 016ra deituz gero, zerbitzu horrekin jarriko zaituzte.
Emakumeentzako Aholkularitza Juridikoa eta Laguntza Psikologikoa. Durangoko Amankomunazgoak eskaintzen die laguntza psikologiko eta juridikoa Amankomunazgoko emakumeei.
Hitzordua eskatzeko:
- Laguntza psikologikoa: 946 20 04 92
- Aholkularitza juridikoa: 946 20 04 92
Biktimei Laguntzeko Zerbitzua (Bizkaia):
- Bilbo: 944 016 487
- Ordutegia: Astelehenetik barikura 8:30-15:00 / Arratsaldez martitzen eta barikuetan: 16:30-19:00
Uztaila eta abuztua: Astelehenetik barikura (8.00 – 15:00)

Orrialde interesgarriak
-Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Donostia kalea
01010 Gasteiz- Vitoria
Tfnoa: 945 018 789
Ertzilla kalea, 4-1.solairua
48009 Bilbo
Tfnoa: 946 075 650

-Emakumearen Euskal Institutua - Emakunde: www.emakunde.es
Manuel Iradier kalea, 36.
01005 Gasteiz- Vitoria
Tfnoa: 945 01 67 00
Faxa: 945 01 67 00

-Estatuko Berdintasun Ministerioa: www.migualdad.es

-Estatuko Emakumearen Institutua: www.migualdad.es/mujer/index.htm

-Arartekoa: www.ararteko.net
Prado, 9
01005 Gasteiz- Vitoria
Telefonoa: 901 640 900
Faxa: 945 135 102

Euskera Saila
Herritarren Zerbitzuak
Festak
Tramiteak
Zaldibar Ezagutu
Agenda
Zaldibar

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional

BizkaiBusera joan EuskoTrenera joan Bizkaiko Foru Aldundira joan Eusko Jaurlaritzara joan Bizkaiko Aldizkari Ofizialera joan Haurreskola