· Castellano   · Kontaktua   · Gunearen Mapa   
  
zaldibar
· UDAKO SAN ANDRES JAIETAKO XVIII.KARTEL LEHIAKETA, 20092009-05-07
Zaldibarko Udalak 2009ko Udako San Andres Jaietako kartel-lehiaketarako deialdia egiten du honako oinarri hauek bete behar direla kontuan hartuta:

1.- Gaia, norberaren aukerakoa. Edozeinek har dezake parte.
2.- Testua: "Zaldibar", 2009ko Udako San Andres Jaiak.
3.- Neurriak: Nagusien lehiaketa 70 x 50 cm., luzetara. Umeen lehiaketa 65 x 50 cm, luzetara.
4.- Kolorea: norberaren aukerakoa
5.- Nagusien lehiaketako lanak euskarri gogor baten gainean aurkeztu behar dira.
6.- Kartelak maiatzaren 27a, eta arratsaldeko 15:00ak baino lehen utzi behar dira udaletxeko bulegoetan.
7.- Kartelak kartazal itxian eta “2009ko Udako San Andres Jaiak” lemapean aurkeztu behar dira. Azalean egilearen adina ere zehaztu behar da. Barruan, eta beste kartazal itxi batean, egilearen izen-deiturak, bizilekua eta helbidea jasoko dira.
8.- Sariak:
1. saria: 250 €
2. saria: 150 €
9.- 14 urte edo gutxiago dauzkatenen artean onena aukeratuko da eta 100 euroko balioa duen sari berezia emango zaio (dirurik ez).
10.- Epaimahaiak maiatzaren 28an emango du ezagutzera bere erabakia. Ez dago erabakia atzera botatzerik.
11.- Kartel saritua Udalaren esku geratuko da. Udalak bere gain hartzen du kartela argitara emateko eskubidea.
12.- Saririk jaso ez duten lanak Udalak ikusgai jar ditzake Udako San Andres Jaietan; jaiak amaitu eta hurrengo 30 egunen barruan, 10:30etik 14:00ak bitartean, udaletxean bertan jaso daitezke saririk irabazi ez duten lan horiek.
13.- Kultura batzordeko zinegotziek osatuko dute epaimahaia.
14.- Saria eman barik gera daiteke.
15.- Epaimahaiak oinarri hauek aztertzerakoan sor daitezkeen zalantzei irtenbidea emateko aginpidea du.
16.- Lehiaketarako kartelak aurkezten dituenak oinarrietan ezarritakoak onartu behar ditu.
17.- Ez da onartuko ez irudi sexistarik ez testu sexistarik.

Artxiboa Deskargatu
Euskera Saila
Herritarren Zerbitzuak
Festak
Tramiteak
Zaldibar Ezagutu
Agenda
Zaldibar

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional

BizkaiBusera joan EuskoTrenera joan Bizkaiko Foru Aldundira joan Eusko Jaurlaritzara joan Bizkaiko Aldizkari Ofizialera joan Haurreskola