· Castellano   · Kontaktua   · Gunearen Mapa   
  
zaldibar
· Ekitaldiak Liburutegian2009-09-30
Hurrengo ostegunean (urriak 8) Zaldibarko liburutegiko bigarren postal lehiaketaren sari banaketa egingo da. Aurten parte hartzaileen kopurua txikiagoa izan da, hori dela eta umeen saria hutsik geratu da.

Helduen artean, lehenengo saria Miren Arantzetarentzat izan da, Gales-tik bidalitako postalagatik.

Bestalde, Udako liburuaren lehiaketa bukatutzat eman dugu eta parte hartzaileen artean liburuak zozketatu ditugu. Guztira 38 bazkide parte hartu dute eta saridun bakoitzari liburu bat tokatu zaio. Aurten Zaldibarko irakurleen aukeraketa Stieg larson idazlearen "Los hombres que no amaban a las mujeres" liburu famatua izan da eta umeen artean Toti martinez de lezea idazlearen "NUR eta irlandar gnomoa" liburua.

Gainera, urriaren 1etik 15era Zaldibarko liburutegian "Denok perretxikoak hartzera !!" erakusketa egongo da. Erakusketa honetan perretxikoei buruzko liburuak egongo dira eta bazkideen eskura egongo dira.

Euskera Saila
Herritarren Zerbitzuak
Festak
Tramiteak
Zaldibar Ezagutu
Agenda
Zaldibar

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional

BizkaiBusera joan EuskoTrenera joan Bizkaiko Foru Aldundira joan Eusko Jaurlaritzara joan Bizkaiko Aldizkari Ofizialera joan Haurreskola