· Castellano   · Kontaktua   · Gunearen Mapa   
  
zaldibar
· Udako Liburua2009-09-14
Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek irailaren 30era bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko.

Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, irailaren 30ean (asteazkena). Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bere sustatzeaz gain.

Bestalde, gaurtik aurrera Zaldibarko liburutegia neguko ordutegian sartzen da eta aurten goizeko ordutegian aldaketa txiki bat dago eta goizeko 9:00etatik 12:30etara egongo da zabalik. Arratsaldeko ordutegiak berdin jarraitzen du, hau da: 15:45etatik 19:45etara
Euskera Saila
Herritarren Zerbitzuak
Festak
Tramiteak
Zaldibar Ezagutu
Agenda
Zaldibar

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Transitional

BizkaiBusera joan EuskoTrenera joan Bizkaiko Foru Aldundira joan Eusko Jaurlaritzara joan Bizkaiko Aldizkari Ofizialera joan Haurreskola