|
|
| · Zaldibarko liburutegiak eta Euskara sailak 2009ko Postal lehiaketa antolatu egin dute |
2009-06-30 |
ZERTAN DEN:
Oporretan edonora joanda, hango postal bat bidali egin behar da Zaldibarko liburutegira.
SARITUKO DENA:
Bi gauza sarituko dira: lehena postala polita edo originala izatea eta bigarrena leku horren deskribapena.
DESKRIBAPENA:
Deskribapen laburra izatea komeni da: lekuarena, jendearena, ekarri dizkizun inpresio pertsonalak…ez da ahaztu egin behar telefono zenbakia jartzea
eta euskaraz izan behar dela.
ZELAN, NOIZ eta NORA bidali:
Posta arruntez bidali behar da. Bere zigilu, zigilu-marka eta guztiz. Postalak jasotzeko epea 2009ko Irailaren 18an bukatuko da.
Helbidea hauxe da:
Zaldibarko Udal Liburutegia
Diputazio plaza, 1
48250 Zaldibar
SARIAK
Bi sari egongo dira:
1. Saria: 100 €
2. Saria: 60 €
GAZTE TXOKOA
16 urte baino gutxiagokoentzat 30 euroko saria egongo da
|
|
|