|
|
| · ZALDIBARKO UDALAK 17.337 EUROKO AURREKONTUA BIDERATU DU BESTE HERRIEKIKO KOPERAZIORAKO | 2009-06-11 |
Zaldibarko Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate, Emakume eta Gazteria batzordeak 17.337,5 euroko aurrekontua bideratu du beste herriekiko kooperaziorako.
Onartutako partida Euskal Fondoaren bitartez bananduko da.
Badira urte batzuk Zaldibarko Udalak urteko aurrekontuaren %0,7 bideratzen duela kooperaziorako. Izan ere, Udala 1997. urtean sartu zen Euskal Fondoan
eta honez gain behar direnean bideratzen ditu laguntzak larrialdi egoerei aurre egiteko, adibidez lurrikarak eta uholdeak, besteak beste.
Proiektuak honako hauek dira:
- Norberak eraikitako 175 etxebizitza nekazarientzat, Somoto (Madriz). Nikaragua: 8.837,5 euro.
- Edateko ur hornidura, Suchitoto (Cuscatlán). El Salvador: 4.250 euro.
- Ezintasuna duten haurrentzako arreta programa, La Habana Vieja, Cuba: 4.250 euro.
Artxiboa Deskargatu
|
|
|