|
|
| · MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN INGURUKO LEHENENGO FOROA ZALDIBARREN | 2009-06-04 |
Zaldibarko Udala eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa beste udalerriekin batera, Durangaldeko Mugikortasun Iraunkorraren Plana lantzen ari dira.
Eskualdeko Mugikortasun Iraunkorraren Planarekin ikerketa bat egin nahi da eskualde mailan helburu hauekin: mugikortasun iraunkorra, garraiobideen
erabilpen orekatua eta ibilgailu pribatuarekiko menpekotasuna saihestea.
Horregatik, ikerketaren idazketa-fase desberdinei egokituz, Zaldibarko Udalak eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak herritarrei eztabaidan parte
hartzeko aukera emango die. Horretarako, lehenengo foroan parte hartzeko deialdia egiten dute.
Zaldibarren foroaren bi saio egingo dira. Lehenengoa, datorren ekainaren 4an izango da arratsaldeko 19.00etan, eta bigarrena ekainaren 23an
arratsaldeko 19:00etan. Saioak Zaldibarko udaletxeko bilkura aretoan izango dira.
NOIZ: Ekainak 4. Osteguna.
ORDUA: 19:00 - 21:00
NON: Zaldibarko udaletxeko bilkura aretoan.
Artxiboa Deskargatu
|
|
|