|
|
| · Teknologia Berrien ezarpena eta hauen kalitatea ezagutzeko ikerketa | 2009-04-15 |
URKIOLA Landa Garapenerako Alkartean ikerketa burutzen ari gara Durangaldeko herrietan Teknologia Berrien ezarpena eta hauen kalitatea ezagutzeko.
Gure lana burutzeko ezinbestekoa da informazioa batzea. Horretarako herritarren laguntza ezinbestekoa dugu.
Aztertu beharrekoak internet, telefono mugikorren kobertura eta TDTaren seinalea dira. Gure helburua, zerbitzu hauen gabeziak kokatu eta ondoren
konponbidea lortzeko ekintzak burutu.
HORREGATIK:
Zure etxean edo auzoan Internet, telefono mugikorren kobertura edo TDTaren seinaleekin arazoren bat baduzu, mesedez jakinarazi ezaiguzu ondoko
zenbakietara deituz edota posta elektroniko bat bidaliz.
Telefonoa: 94 620 36 11 edo 688 613537 (Kati)
Emaila: ksimon@urkiola.org
Artxiboa Deskargatu
|
|
|